dilluns, 17 d’octubre del 2011

BIDAI BERBERAKO BIDAIARIAK / PASSATGERS D'UN MATEIX VIATGE




 
BIDE LABURRIK EZ DELA AKORDATZEN NAIZ. BIDE LABURRIK EZ DELA ESATEN DELA BATZUETAN BIDE OKERRETIK JARRAITZEKO. BIDE LABURRIK EZ DA IZANGO, BAINA BADIRA BIDE OKERRAGOAK ETA LUZEAGOAK. 



  
ERREALITATE PRIMARIOA ETA ERREALITATE SEKUNDARIOA, BATZUETAN NAHASTURIK GOGORATZEN DITUT. SEKUNDARIOA, NORBERAK ASMATUTAKOA DA? BIZIMODU BIETATIK, ZEIN DA NORBERE MUNDUA, NORBERE BENETAKO BIZITZA?


 
EGUZKIA SARTZEKO ORDUAN, NANOAK EUREN ITZAL LUZEAK NEURTZEN ETA MIRESTEN HASI ZIRELA AKORDATZEN NAIZ.



 
 HARRIEN BILDUMAK ERE EGITEN GENITUELA AKORDATZEN NAIZ, ZUREZKO KAXA ZABALETAN. ETA HARRI BAKOITZAK BERE IZENA ZUEN, ESATE BATERAKO, CALCOPIRITA.



 
 BIZIRIK EGOTEAREN SENTSAZIOAZ AKORDATZEN NAIZ. HAINBAT LEKU ETA UNE DESBERDINETAN, BAINA MUNDUAN BIZIRIK EGOTEAREN SENTSAZIOZ, ERDI DERRIGOR ERDI MIRA USTEKABEA, HALABEHAR HARRIGARRIA.



 
ETXEA ERAIKITZEN HASI GINELA AKORDATZEN NAIZ. DENONTZAKO ETXEA ERAIKI BEHAR GENUELA ETA HASI GINEN OINARRIAK ETA ADREILUAK JARTZEN. ETA HORRETAN LAN EGIN DUGU HIRU, HAMAR, HOGEI URTEZ, ETA HORMA SENDOA, HANDIA, LUZEA ERAIKI DUGU. OBRAK EZ DIGU HODEIERTZA IKUSTEN UZTEN. ETA EZ DELA ETXEA, HARRESIA DELA ESATEN DUTE BATZUEK, ETA EGIA DA HARRESIA EMATEN DUELA. EZ DAKIT ZERGATIK JARRAITZEN DUGUN HARRESIA ERAIKITZEN. ETXEA ERAIKI NAHI BAGENUEN.



 
HALAKO GAUZAK ITZULTZEN ZAIZKIT GOGORA. EDO IMAJINATZEN DITUT BEHINTZAT. IMAJINAZIOA, OROIMENAREN JOKABIDE EZKUTUENETAKOA DA.



 
LEHENENGO SOKA: MUNDU HONEN POETIKOTASUNA ANTZEMAN BEHAR DELA. BIGARREN SOKA: MUNDUA EZ BADA BEREZ NAHIKO POETIKOA, MUNDUA AZALTZEKO MODU POETIKOAK ASMATU BEHAR DIRELA. ETA HIRUGARREN SOKA:  LITERATURA MUNDU ARGITARAGABEAK ERE ASMATZEKO GAUZA DELA, MUNDUAREN TERRITORIO ESTU HAU ZABALTZEKO. IDAZTERAKOAN, SOKEZ AKORDATZEA ETA HIRURETATIK TIRATZEA.



HITZAK: Joseba Sarrionandiaren "Akordatzen" liburutik

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada